XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVII. mendean Van Helmont kimikari flamendarrak esperimentu famatu bat egin zuen.

Honela deskribatu zuen: Hartu nuen lorontzi bat, jarri nion barruan labean lehortutako 90 kg lur, blaitu nuen lurra urez, eta sahats-kimu bat aldatu nuen, 2,26 kg-koa. Bost urte pasatu eta gero, zuhaitzak 77 kg-ko pisua zuen. Baina lorontziak euri-ura besterik ez zuen bartzen; handia zen eta lurrean sartuta zegoen; eta inguruko airearen hautsa lurrarekin nahas ez zedin, lorontziaren ertza babestu egin zen gainetik estainuz estalitako eta zulo asko zituen burdin xafla batean bilduz. Ez nuen kalkulatu lau udazkenetan eroritako hostoen pisua. Azkenik, berriro lorontziko lurra lehortu, eta lehengo 90 kg-ak eman zituen, 56 g gutxiago; beraz, 74 kg zur, azal eta sustrai uretik sortuak ziren.

Erantzun galdera hauei:

- Zein problema argitu nahi du Van Helmont-ek esperimentu borren bidez?

- Zer ondorio atera daitezke esperientziatik?

- Zer neurri hartu zituen Van Helmont-ek bere esperientziaren emaitzak ahalik eta zehatzenak izan zitezen?

- Gogoratu aurreko ikasturteetan ikasitakoa, eta erantzun: Van Helmont-ek esperientzia horretan kontuan izan zituenez gainera, beste zein elikagai eta energi iturri behar ditu sahatsak hazteko? Zer esperientzia diseinatuko zenituzke hori frogatzeko?

- Zer gertatuko zatekeen zuhaitzaren ordez lorontzian beldarrak hazi nahi izan balitu, baldintza berberetan?

- Zein alde daude zuhaitzaren eta beldarraren elikadura-premien artean?

Ikusi berri dugunez, zuhaitzek beste landareek, algek eta bakterio askok bezala ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa besterik ez dituzte behar beren materia egin eta hazteko.

Elikadura-premia horiek dituzten organismoei autotrofo deitzen zaie.

Izaki autotfofo gehienek gai sinple edo inorganikoak (karbono dioxidoa, ura eta gatz mineralak) gai konplexu edo organiko bihurtzen dituzte, hala nola gluzidoak, lipidoak eta proteinak, fotosintesiaren; bitartez, hau da, Eguzkiaren energia erabiliz.

Aitzitik, animaliek, onddoek, bakterio batzuek eta beste mikroorganismo batzuek ezin diote biziari eutsi eta hazi; karbono dioxidoa, ura eta gatz mineralak bakarrik izanda; beste izaki bizidunen edo horien hondakinen materia konplexua bereganatu behar dute. Izaki horiei heterotrofo deritze.